XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) administrazio egoitzari buruzko ziurtagiria;

c) ikasketa-planaren izena eta irakasgaien kopurua jasoko dituen norbanako ziurtagiri akademikoa; irakasgai horiek lauhilabetekoak diren eta zenbat kreditu dituzten adierazi beharko da, eta bai lortutako kalifikazioak ere; eskegilea 1993-94 ikasturterako matrikulatuta dagoeneko irakasgaiak edo kredituak ere jasoko dira;

d) garatuko deneko Sailak behar-bezala abalatutako lankidetza egitasmoa, seigarren oinarri-aruarekin bat etorriz baloratua.

8. oinarri-araua. -

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta bekariak izan daitezkeenen proposamena egiteko, Aukeraketa Epaimahaia osatuko da unibertsitate bakoitzean; epaimahaikideak nortzuk izango diren errektoreak ebatziko du.

Epaimahaiburu lez Errektoreordeak ihardungo du, eta idazkari lanak Unibertsitatearen Gerentziako Beka Alor edo Negoziatuko buruak egingo ditu.

Herri administrazioen lege jaurbideari eta guztientzako ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. izenburuko II. atalburuan gai horretaz jasotzen diren arauetan xedatutakoari egokituko zaio ihardute-sail horien iharduera.

Aukeraketa Epaimahaiak, osatu eta zuzenketa egin ondoren, eskeidazkiak aztertuko ditu.

Dagokion Sailak egindako baloraketari ikasleak egiaztatutako kalifikazioa gehituko zaio; horrela, eskegile bakoitzaren erabateko puntuaketa lortuko da, eta horren arabera finkatuko dira esleipen-proposamenak.

9. oinarri-araua. -

Epaimahaiak, Gizarte Kontseiluak Sail bakoitzari izendatutako kupoaren barne, Lankidetza Bekak esleitzeko proposamena egingo du 1993ko azaroaren 15a baino lehen; lortutako azken puntuaketaren hurrenkeran agertuko ditu, egon daitezken berdinketak ebatziz.

10. oinarri-araua. -

Unibertsitate Zuzendariak, esleipen proposamena eskuratzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, agindu honetan horietarako deia egindako Lankidetza Bekak esleituko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den erabaki bidez; gainerako eskabideak baztertutzat joko dira.

Aldi berean, hartutako erabakiaren berri emango die dagokien unibertsitateei, euren iragarki oholtzetan jar dezaten eta ikasleei ere eman beharko die hartutako erabakiaren berri.

Erabaki horrek ez du amaituko, ordea, administrazio bidea, eta bere aurka ohizko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan.

Dirulaguntza dena batera ordainduko zaio bekariari, horri buruzko erabakia hartu ondorengo hilabeteko epearen barruan.

11. oinarri-araua. -

Beka lortu duten ikasleek, hainbat betebehar izango dituzte:

a) Bai dirulaguntza esleitzeko eta bai gozatzeko ere ezarri ziren beharkizun eta baldintzak beteta dituela